Air Nostrumek Mallorcara joateko hegaldi merkeak hasiko ditu Hondarribiko aireportutik, 80 eurotik aurrera.
Air Nostrum konpainiak Mallorcara joateko hegaldiak hasiko ditu aste honetan Hondarribiko aireportutik. Iberiaren
webgunetik kontratatu daitezke eta hegaldi merkeak dira, joanekoetan merkeenak 80 eurotik hasita, eta itzulerakoan 62 eurotik aurrera. Bidaiaren iraupena ordu eta erdikoa izango da gutxi gorabehera.
Hegaldiak ostegunero abiatuko dira, 15:15ean, baina abuztuan bigarren hegaldi bat izango da astero, astelehenetan, 21:05an. Ostegunetako azken hegaldia abuztuaren 27an egingo da, eta astelehenetakoa, abuztuaren 31an.
Bueltarako, abuztuaren 3an egingo da lehen hegaldia Palma eta Hondarribia artean, eta abuztuaren 31n azkena.