Iritsi da Madalen Eguna. Koadroa ez da aldatzen, egitaraua gehiegi ere ez, baina beharrik ez du. Portuarrek ez ezik, hondarribiar guztiek maite dituzten jaiak dira Madalen karrikakoak.

Atzo eskegi zuten Santa Maria Magdalenaren koadroa karrikaren erdialdean
Iritsi da Madalen Eguna. Koadroa ez da aldatzen, egitaraua gehiegi ere ez, baina beharrik ez du. Portuarrek ez ezik, hondarribiar guztiek maite dituzten jaiak dira Madalen karrikakoak eta gaur arratsaldean ere gainezka jarriko da auzoa, jokoetan eta abarretan parte hartzeko eta parte hartuko dutenekin gozatzeko. Jokoetan aritu nahi duenak, hobe du arropa zaharrekin agertzea. Badaezpada.
Goizean meza egin dute, joan den urtetik hildako auzotarren omenez, eta une honetan arratsaldeko eta gaueko ekitaldiak prestatzen ari dira Madalen auzoko haur, gazte eta nagusiak.
Hilak 22, asteazkena
- 08:30: Irungo Uranzu Dultzaineroen diana.
- 11:00: Portuko Elizan meza auzoko hildako guztien oroimenez.
- 17:00: Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.
- 17:30: Haur jokoak.
- 20:00: Txokolatada.
- 20:30: Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.
- 21:00: Auzoko jubilatuen afaria Hondarribia Kirol Taldea Elkartean.
- 22:00: Disko Festa.
- 00:30: Zezensuzkoa.