Madalen egunaren zain
16:00etan Santa Maria Magdalenaren koadroa eskegiko dute eta zazpietan botako dute txupina.
Gaur hasiko dira Madalen auzoko jaiak Hondarribiko Portuan, urteko esperatuenetakoak. Gaur goizetik jo eta su ari dira auzoan dena prestatzen, karrika behar bezala apaintzen. Gazte nahiz adinekoak, denak ari dira laguntzen. Arratsaldean hasiko dira festak, 19:00etan, txupinazoarekin. Aurretik, 16:00etan, Santa Maria Magdalenaren koadroa eskegiko dute karrikaren erdian, eta auzoaren apainketa burutuko dute. Baina egun handia biharkoa izango da, Madalen Eguna. Besteren artean, Madalen eguna, azken urtebetean hildako auzotarren aldeko mezarekin, eta haurrentzako betiko jokoekin, besteak beste.