Hondarribiko Sortu-k bilera egingo du gaur
Udazkeneko hauteskundeei begira egingo duten "planteamendu politikoa" azalduko dute.
Udal hauteskundeak ahaztu gabe, udazkeneko hauteskundeei begira jarri dira dagoeneko alderdi politikoak. Gaur, asteazkenez, Hondarribiko Sortu alderdiak batzarra egingo du Muara elkartean, 19:00etan. “Batzarraren helburua, udazkeneko hauteskunde orokorrei begira Sortutik egiten dugun planteamendu politikoa azaldu eta eztabaidatzea da”, azaldu dute.