Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

San Miguel Liga irabazteko beste urrats handi bat eman du Ama Guadalupekoak

Asko falta da San Miguel Liga bukatzeko, baina Hondarribiak erakutsi du ez duela inongo asmorik lehen bi asteburutan lortutako aldea murrizten uzteko.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/07/13
La Caixa Bandera San Miguel Liga

La Caixa banderarekin, omenaldiaren aurretik

Larunbatean Pasaian irabazita eta igandean Donostian hirugarren postua eskuratuta, San Miguel Liga-ko koroa berresteko urrats handia eman du Ama Guadalupekoa traineruak. Hondarribiak III. La Caixa Bandera irabazi zuen larunbatean Pasaian, Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta (sailkapena). Hondarribiarrek lehia estua burutu zuten Urdaibairekin, eta berdeak beti aurretik izan baziren ere, bi ontzien arteko aldea hiru segundotik ez zen pasa. Azkenean, bi segundoko aldeagatik, txanda eta bandera hondarribiarrentzat. Bigarren txandan bogatu zuen Oriok abisua eman zuen, bere txanda irabazita eta sailkapeneko hirugarren postuan geratuta. Horien atzetik Tiran eta Cabo sartu ziren, ohorezko laukoan irten ziren bi traineru galiziarrak. Lan txukuna egin zuten biek eta lehen bost estropaden ondoren sailkapenean goiko postuetan jarraitzen dute, Tiran laugarren eta Boirokoak bosgarren.

Donostian, Oriok

Igandean itsas zabaleko lehen estropada jokatu zuten, Donostian, Koxtaperen antolakuntzarekin. Oriorentzat izan zen IV. Eusko Label bandera, Urdaibai eta Hondarribiaren aurretik (sailkapena). Abisua emanda zuten horiek bezperan, eta igandean, ohorezko txandara itzulita, indartsuenak izan ziren. Hondarribia hirugarren geratu zen Donostian, eta hori denboraldiko emaitza kaskarrena izan da orain artean, berdeen liga hasiera bikainaren seinale. Oso estropada polita izan zen. Lehen luze eta erdian Hondarribia, Orio eta Urdaibai parean joan ziren, eta horiek alde egin zutenean, Bermeo eta Hondarribiaren arteko borroka zoragarria izan zen. Azkenean urdinak helmugarau ziren lehenago, baina segundo baino gutxiagoko aldez. Urdaibai berdeen atzetik geratu zen larunbatean, eta aurretik igandean. Banderarik irabazi gabe, baina konfiantza berreskuratzeko aukera izan dute bizkaitarrek, denboraldian lehen aldiz bi estropada on egin baitituzte jarraian. Halere, Ama Guadalupekoak huts egiten ez badu, zail izango dute bermeoarrek lidergora hurbiltzea. Hortzak erakutsi eta sailkapen nagusian hirugarren tokiraino egin du jauzi Oriok, baina Hondarribia oso urruti du, hamalau puntura. Galizian Ama Guadalupekoak hamabi puntu atera zizkion Oriori eta kostata ahaztuko dute hori. Nolanahi ere, Igor Makazagaren mutilak asteburuan indartsu azaldu dira eta edozertarako hautagaitza aurkeztu dute. Gainontzekoei dagokienez, larunbatean bezala txukun aritu ziren Galiziako bi ontzi onenak, laugarren Tiran eta bosgarren Cabo, eta ondo San Juan ere bere banderan, seigarren tokian. Beste behin, ahazteko moduko asteburua izan du Kaikuk, bi probetan zazpigarren geratuz. Postu hori bera du San Miguel Liga-ko sailkapenean, eta zortzigarren San Pedro puntu bakarrera dauka.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.