Jai Alai World Tour barruko Hondarribiko Master Series txapelketako finala jokatuko dute gaur Jostaldin. Goikoetxea-Erkiaga eta Olha-Israel bikoak lehiatuko dira. Aurretik, 3. eta 4. postuak zehazteko partida izango da.
Zesta puntako Jai Alai World Tour barruko Hondarribiko Master Series txapelketako finala jokatuko dute gaur Jostaldin. Goikoetxea-Erkiaga eta Olha-Israel bikoak lehiatuko dira. Aurretik, 3. eta 4. postuak zehazteko partida izango da. Ostiralero bezala, bi partiden artean marmitakoa eta txakolina dastatzeko aukera izango da. Jaialdia 20:00etan hasiko da.
Hondarribiko Master Seriesa bukatuko da gaur
Goikoetxea-Ibai Erkiaga eta Olha-Israel izango dira gaurko final handian jokatuko duten bi bikoak. Hondarribiko Master txapelketa irabazi eta
Jai Alai World Tour-reko lidergoa izango dute jokoan, lehiaketako estreinako txapelketa baita Hondarribikoa —bihar Gernikakoa amaituko da—. Jokatu aurretik, Goiko eta Erkiaga dira faboritoak, baina hiru setera edozer gauza gertatu daiteke.
Jaialdiko lehen partidan Manex Urtasun irundarrak jokatuko du. Urtasunek lehen partida galdu zuen Zulaikarekin bikote eginez, eta gaur kontsolazioko finala irabazi nahi du. HITZAri eskainitako elkarrizketan onartu duenez, bere kirol bizitzako une onenean dago eta udako jaialdietan disfrutatzeko asmoa du, neguan Floridara itzuli aurretik. Urtasun-Zulaika bikoteak aurkari zaila izango du, Egiguren-Inza; Enbilen ordez jokatuko du Inzak, joan den ostiralean belaunean min hartu zuelako zumaiarrak.
Sarrerak 12 euro balio du, gastronomia dastaketa barne. Gaur, Abarka jatetxeak prestatutako marmitakoa banatuko dute Hondarribiko Pilota Eskolako boluntarioek. Edateko, Hiruzta txakolina edo Mitarte upategiko ardo beltza izango da aukeran. Bi partiden artean banatuko dute afaria.