Langa oso goian jarrita abiatu da Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Shakura S'Aidak eta Dr. Feelgood bandak emanaldi biribilak eskaini zituzten.
Steve Walwyn “gaztea”, Dr. Feelgood bandaren saioko une batean
Langa oso goian jarrita abiatu da Hondarribiko X. Blues Jaialdia.
Bluesa 10 urtez gure artean erakusketaren inaugurazioarekin hasi zen. Igandera arte bisitatu daiteke goiz eta arratsaldez. Ondoren jaialdiko lehen hiru kontzertuak. Diablues eta Bluecifer bergararrek inauguratu zuten Bentako oholtza eta giroa berotzen hasi ziren gero zetorrenerako.
Shakura S’Aida kanadarrak izar handia dela erakutsi zuen. Itzela bere emanaldia, hunkigarria batzutan, oso indartsua bestetan, harmailak bero-bero jarri zituen. Ikaragarria bere ahotsa, eta eskertzekoak euskararekiko eduki zituen keinuak. Horretan ere antolatzaileen lana dago, hamar urtetan jaialdia nazioartean kokatu izan duten baina nongoak diren ahaztu ez duten antolatzaileak.
Dr. Feelgood talde ingelesak itxi zuen atzoko egitaraua. Zer esan haien emanaldiaz. Harrigarria duten sasoia, kontuan izanda bandak 44 urte egin dituela aurten. S’Aida bluesetik rhythm & bluesera, Dr. Feelgoodek R&Betik rock and rollera egin zuen, une batzutan blueseroago, beste batzuetan rokeroago. Atsedenik gabeko ordu eta erdiko saioa eskaini zuten, haien betiko zaleen gozamenerako, eta gazteagoen harridurarako. Talde handia da Dr. Feelgood, gitarrista oso handia duena. Ahazteko zaila izango da Steve Walwynen erakustaldia.
[nggallery id=54]
Gaurko programa kontsultatzeko bisitatu Bidasoko Hitzako
Agenda.