Alex R. Cruz, bere kamaretako batekin
Bluesa, 10 urte gure artean, erakusketaren inaugurazioarekin hasiko da gaur Hondarribiko X. Blues Jaialdia. Itsas Etxean jarri dute erakusketa eta han bertan izango da inaugurazioa, 19:00etan. Jaialdia lehen urtetik jarraitu duen
Alex R. Cruz blueszale amorratuaren argazkiak biltzen ditu erakusketak, argazkilariak berak egindako hautaketaren bitartez.
Cruzen argazkiekin batera, aurreko bederatzi ekitaldietan bisitatu gaituzten artisten oroigarriak ikusteko aukera izango da igandera arte Itsas Etxean.
Eta gauean, ikuskizuna hasiko da, gaur hiru kontzerturekin.
Egunez eguneko egitaraua ezagutzeko, bisitatu
Bidasoko Hitzako agenda.