Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Sagarzazu, Altuna eta Berrotaran, gobernuko bizkarrezurra

Txomin Sagarzazuk, Juan Mari Altunak, Arantxa Berrotaranek, Maria Serranok eta Kalixa Silanesek osatuko dute Hondarribiko udal gobernua.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/06/30
Hondarribiko Udal Gobernua

Alderdi guztietako ordezkariak, hilaren 13ko kargu hartzearen ondoren

Juan Mari Altuna eta Arantxa Berrotaran izango dira Txomin Sagarzazu alkatearen konfiantzazko pertsonak hurrengo lau urteetan. Altuna alkateordea izango da eta Berrotaran bigarren alkateordea, eta pisu handiko arloen ardura izango dute biek ala biek. Maria Serranok eta Kalixa Silanesek osatuko dute gobernuko boskotea. Hilaren 19an egin zuten agintaldiko lehen plenoa, eta bertan zehaztu zuten Hondarribiko udal gobernua osatuko duten pertsonen zerrenda, eta haien lansariak, baita ordezkaritza duten alderdiek talde bezala eta zinegotzi bakoitzeko jasoko dutena. Sei egun lehenago makila jaso eta geroztik, Txomin Sagarzazu da Hondarribiko alkate berria. Baina alkate karguarekin batera, Sagarzazuk Hirigintza, Garapen Ekonomikoa eta Ondarea arloen ardura izango du, eta bere soldata 65.000 eurokoa izango da. Aitor Kerejetaren bigarrenak, Juan Mari Altunak, Sagarzazurekin errepikatuko du. Alkateordea izateaz gain, ondo ezagutzen dituen ardurak izango ditu, aurreko agintaldiko berberak: Obra Ordezkaritza, Zerbitzuak, Ogasuna, Antolakuntza eta Udaltzaingoa. Soldata ere mantenduko du Altunak, 54.000 euro urteko. Udaletxeko areto nagusian egiten diren bilkuretan Arantxa Berrotaran eseriko da Sagarzazuren ezkerrean. Bigarren alkateordea izango da Berrotaran, eta Maite Pelaezen ardura ziren Gizarte Zerbitzuen atala eta Sagarzazuk lantzen zituen Gazteria eta Euskara bere gain hartuko ditu. 40.000 euroko lansaria izango du Berrotaranek. Hirugarren alkateordea Maria Serrano izango da. Udaleko zinegotzi gazteenak Merkataritza, Turismo eta Hiritarrekiko Harremanen ardura izango du eta urtero 27.000 euro jasoko ditu lan horiengatik. Gehienak ez zaizkio arrotzegiak irudituko, hauteskundeak bitarte Merkataritza eta Turismoko zinegotzi izandako Lupe Olaskoagaren alaba baita Serrano. Kalixa Silanesek ere 27.000 euroko soldata izango du. Udalak azaldu duenez, Gregorio Berrotaranen ordezko bezala sartu zenetik jaso izan duen kopuru bera da hori. Baina bere ardurak aldatu dira, alkate berriak zinegotzi zenean zituen batzuk hartu dituelako. Aurrerantzean, Agenda 21, Nekazaritza, Ingurumena, Kultura, Kirolak eta Hezkuntza zinegotzia izango da Silanes.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.