San Pedro Eguneko prozesioa egin dute Irunen
Irungo agintariek desfilea egin dute goizean udaletxetik Junkaleko elizaraino. Biharko egun handiaren zain, ohorez bete dute eguna udal agintariek.
Sanmartzialetako egun handienetakoa da gaur, San Pedro Eguna. Udalbatzak, udaletxetik abiatuta, prozesioa egin du Junkaleko parrokiaraino, eta han meza nagusia egin dute. Ondoren, udalbatzako kideek ohikoa den aurreskua dantzatuko dute, ohorez, eta hori bukatuta San Juan plazako arkupeetan Irun Hiria Bandak herritarren belarriak gozatuko ditu hainbat pieza klasikorekin. Serioa izan da prozesioa, ohi den bezala. Txistularien Udal Bandak, Irun Hiria Bandak eta Irungo Atsegiñako erraldoiek lagundu dituzte zinegotziak Junkaleko elizaraino. Herritarrek gogoz jarraitu dute denen bidea. Ondorengo PDFan dago gaurko egitarau osoa. Gaurkoa egun handia da. Biharkoa, handiena. Alardearen eguna izaki, bai Parekideak zein Tradizionalak festa eta Irun hartuko dute.