Haziaren aldeko manifestaziora joateko eskatu du Hondarribiko Sortu-k

Larunbatean egingo dute manifestazioa, 12:00etan, Hazia elkartetik abiatuta. Herriko tabernen auziko epaiaren kontra egin du Hondarribiko Sortu-k.

Hondarribiko Sortu-k bat egin du larunbaterako Irunen Hazia Libre dinamikak antolatu duen manifestazioarekin, eta hondarribiarrei deia luzatu die “bertan parte hartzeko”. Herriko tabernen auzian, Espainiako Auzitegi Gorenak 103 elkarte konfiskatzeko erabakia berretsi zuen joan den ostegunean, horien artean Irungo Peña kalean dagoen Hazia. Larunbatean, eguerdiko hamabietan abiatuko da manifestazioa, Hazia elkartetik bertatik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.