Handiak, txikiak, mimo handiz prestatutakoak, halamodukoak, dozenaka San Joan su piztu zituzten atzo Hondarribian. Portuan gaztetxoak elkartu ziren eta hondartza txikian urteko bekatu txikiak ahazteko aukera izan zuten.
Haur piloa elkartu zen Butroiko hondartza txikian san joan sua egiteko
Zerua kez betetzeraino, dozenaka San Joan su piztu zituzten atzo Hondarribiko auzoetan. Landa eremuko auzoetan piztu zituzten gehienak, baserriz baserriz ohitura zaharrari jarraipena emanez. Portuan batez ere gaztetxoak elkartu ziren, ahaztu nahi zuten hori ahazteko esperantzarekin. Bekatu txiki asko bota zituzten sutara, gurasoekin izandako haserre hura, gaizki egindako azterketaren bat… ikasturteko apunte guztiak bota zuenik ere bazegoen.
Butroi pasealekuan giro polita bizitu zen. Meakako dantzarien saioarekin batera piztu zuten espigoiko San Joan su handia, baina ordurako su txiki pila bat hasita zeuden hondartza txikian. Eguzkia ezkutatzearekin batera su handia baretu zen, eta ausartenek txingarren gainetik jauzi egiteko aukera izan ziren, baita zezen suzkoarekin gozatzeko parada.
[nggallery id=49]