Mikel Orbañanos Ama Guadalupekoako entrenatzailea gustura dago traineruak aurredenboraldian emandako mailarekin. Igandean hasiko da San Miguel Liga eta Berria egunkariak hondarribiarren aukerak aztertu ditu.

Iazkoa berdintzea izango dute helburu berdeek
Igandean hasiko da San Miguel Liga,
Malagan, eta faboritoen artean Ama Guadalupekoa trainerua egongo da. Aitor Manterola Berria egunkariko kazetaria Mikel Orbañanos entrenatzailearekin egon da eta hondarribiarren aurredenboraldia eta ligan egin dezaketena aztertu du.
Orbañanosek esan du arraunlari guztiei aukerak eman nahi dizkiela eta helburua iazko lana berdintzea izango dutela: “Gure helburua da iazko mailan aritzea; ea lortzen dugun. Badakigu aurkari onak izango ditugula, eta, gu baino hobeak badira, zoriondu egingo ditugu. Gu bagara hobeak, hobe”.
Irakurri erreportajea.