Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Sasoi oparoa espero dute

Oarso Bidasoko San Miguel Ligako traineruek iazko emaitzak errepikatu nahi dituzte, eta ahal balitz, koska bat gorago igo

Urko Etxebeste Petrirena
Bidasoa
2015/06/22
Hondarribiak iazkoa berdintzea izango du helburu nagusi, eta San Juanek urrats bat aurrera egin nahi du aurten.

Hondarribiak iazkoa berdintzea izango du helburu nagusi

Asteburuan hasiko dira arrauneko 2015eko liga ofizialak. Bihar zehazki, Donibanen, Emakumeen Gipuzkoako Ligako lehia abiatuko da Pasai Donibane Koxtape-San Juanek antolatu duen arraun festaren barruan. Etzi hasiko da KAE1 Liga, eta uztailaren 5ean KAE2. Hilaren 28an, berriz, Malaga (Andaluzia) ekingo diote San Miguel Ligari. Bertan, aurreko urteetan bezala, Oarso Bidasoko hiru traineru izango dira bogan, Hondarribia, San Pedro eta San Juan. Zehatz nola dauden jakiteko hitz egin du Oarso Bidasoko Hitzak traineru horien entrenatzaileekin. San Miguel Liga irabazi zuen iaz Hondarribiak, bigarren izan zen Kontxan. Eta ligen sasoia hasi aurretik egin diren estropadetan oso ondo ibili dira aurten, garaipenak lortuz. Azkena, aurreko igandean, Lekeitiko Gure Esku Dago Bandera. Mikel Orbañanosek konfiantzaz hitz egin du, jakinda neguko lanak ondo egin dituela taldeak; izan ere, aurten ere azken urteetako blokea mantenduko du Hondarribiak, eta hori abantaila dela dio: «Maila polita eman dugu neguko estopadetan, eta horrek itxaropena ematen digu udari begira. Noski, itsasoak jarriko du bakoitza bere lekuan. Ondo hasi nahi dugu lehen estropadatik, Malagako probatik». Arraunlari gehienak urtetik urtera mantentzea arraun elkartearen arrakastaren seinale dela esan du Orion jaiotakoak, «gauzak ondo egiten ditugunaren froga». Eta nabarmendu du hori ez dela menturaz gertatzen, ate barruko lan handia dagoela horren atzean, eta filosofia jakin bat: «Harrobia ondo-ondo lantzea, eta etxeko arraunlariei aukerak ematea. Gazteak atzetik indartsu bultzaka datoz». Ligaren pronostikoa egiterakoan ez du asko pentsatu behar izan Orbañanosek, iaz aurrean ibilitakoak, aurten ere gailurrean egongo direla uste du, ez dela aldaketarik egongo Urdaibai, Orio, Kaiku eta Hondarribiaren arteko banderen banaketan, «sorpresaren bat egon liteke estropadaren batean, baina aldaketa gutxi espero ditut». Eurek egingo dutenaren pronostikoaz galdetuta, iaz egindakoa itsu sinatuko luke.
San Juanek urrats bat aurrera egin nahi du aurten.

San Juanek urrats bat aurrera egin nahi du aurten

San Pedron iraultza San Pedroko entrenatzaile bezala bigarren aroa hasi du aurten Aitor Baldak. Iazko sasoia bukatzean, entrenatzaile aldaketa eman zen, eta horrek ekarri zuen hainbat arraunlarik taldea uztea. Arraun elkarteko kideek, ordea, gogor lan egin dute eskifaia  lehiakorra prestatzeko, eta lortu dute. Traza ona du 2015eko San Pedrok. Hori berretsi du Baldak: «Egin ditugun testek emaitza onak eman dituzte. Itxura onarekin joango gara Malagara; gero emaitza ikusi behar». Entrenatzaileak espero du San Miguel Ligan lasaitasuna ematen duten postuetan ibiltzea: «Ahal badugu, gora begira jarriko gara. Baina nire lehentasuna da patxada ematen duten postuetan egonkortzea lehenik». Iazkoa errepikatzea sinatuko lukete Hondarribiak, San Juanek eta San Pedrok San Pedrok ditu arraunlari berri gehien, neguan asko joan zirelako Izen handiko arraunlariak iritsi dira San Pedrora. Gazteak ere badaude. Nahasketa horrek onurak besterik ez dituela adierazi du Baldak, «gauza politak egiteko aukera emango digu horrek. Bazirudien arraunlarien ihesaldiak taldea ahulduko zuela. Baina lorpen handia egin dugu: talde lehiakorra osatu dugu». Eta arraunlari berrien artean Joxean Olaskoaga Aizperro handia dago: «Gauza onak emango dizkigu, ziur».
Bereziartua sagardotegian aurkeztu da Aitor Baldaren agindupean izango den San Pedro berritua.

Bereziartua sagardotegian aurkeztu da Aitor Baldaren agindupean izango den San Pedro berritua.

Koska bat gora San Juanen gidari da Joseba Fernandez. Uste du joan den urteko emaitzak errepikatzea litzatekeela egokiena arrosentzat, «jakinda urtetik urtera beste taldeak asko indartzen direla». Baina gehixeago nahiko luke Fernandezek, aurrera koska bat egin, jakinda, taldearen oinarria harrobiko arraunlariak direla, «edo gurekin arraun egin nahi duen edozein. Guk ez dugu fitxaketarik egiteko aukerarik. Datorrena ongietorria da, baina egia da, gure bizkarrezurra baino gehixeago dela harrobia». Hortaz, ligaren zonalde epelean, baina gora begira ere jardun nahiko lukete sanjuandarrek 2015 sasoian, «eta bigarren urtez jarraian Kontxan sartzea sekulakoa litzateke». Ligan faborito Orio, Hondarribia, Urdaibai eta Kaiku ikusten ditu, baina Cabo da Cruz galiziarrak eta San Pedro ere kontuan hartzeko moduko kontrarioak izan daitezkeela adierazi du sanjuandarrak. Kartak mahaiaren gainean dituzte San Miguel Ligako Oarso Bidasoko traineruek. Talde politak osatu dituzte, gazteen eta beteranoen nahasketarekin. Iazkoa errepikatzea nahikoa izan liteke helburuak betetzeko, baina ziur hobetuko dituztela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.