Irungo jaiek tokia izango dute Hondarribiko Gibeleta eguneko etxean. Asteazkenean, Bidasoaldeko erraldoiak izango dira bertan.
Erraldoien bisita jasoko dute 24an Gibeletan
Sanmartzialak Irundik harago doaz. Horren seinale da Hondarribiko Gibeleta eguneko etxeak ere bat egin nahi izan duela San Pedro eta San Martzial jaiekin, nola gainera. Hilaren 24rako ekitaldi berezia prestatu du bertan izaten diren adinekoentzako, nahiz nahi duen ororentzat.
Ekitaldi berezia da Bidasoaldeko erraldoiek emanaldia egingo dutela hilaren 24ko (asteazkena da) 16:00etatik aurrera. Ospakizuna zentroaren kanpoaldean izango da, hortaz, Gibeletako ordezkariek nabarmendu dute publiko guztiari dagoela zabalik festa ekitaldia.