MusikIrun Maketa Lehiaketaren bosgarren ekitaldia irabazi du Donostiako Burun Danga taldeak. Larunbatean jokatu zen finala, Urdanibian.
Burun Danga taldea
Burun Danga talde donostiarrak irabazi du V. MusikIrun Maketa Lehiaketa. Musika talde gazteen txapelketaren finala jokatu zuten larunbat gauean Urdanibia plazako oholtzan, eta donostiarren estiloak epaimahaikideen oniritzia lortu zuten. Bigarren saria Donostiara joan zen ere, The Roof taldearentzat. Hirugarrena, aldiz, Valentziako El Pez Volador izan zen.
Epaimahaiko kideen iritzia izan zen hori. Baina webgune bidez ere bozketa egin zen. Horretan, Eriel taldea irabazle (400 euroko saria jaso dute, musika materialean baliatzeko).
Hortaz, Burun Dangak 5 kantako mini LP baten grabazioa jaso zuen saritzat, The Roof bigarrenek 5 kantako maketa baten grabazioa, eta valentziarrek 3 kantako single baten grabazioa.