Biharko Gure Esku Dago-ren ekitaldiak, zuzenean HITZAn

Gure Esku Dago-ren biharko ekitaldiak zuzenean jarrai daitezke HITZAren webguneetan telebista seinalez, baita Twitterrez ere.

Irun

Gure Esku Dago-ren Joste Eguna, Irunen

OARSO BIDASOKO HITZAren webguneetan bihar Gure Esku Dago-k Euskal Herriko bost hiriburutan egingo dituen ekitaldien berri zuzenean jarraitu ahal izango da, Hamaika Telebistaren zuzeneko saioa ikusteko aukera izango delako bertan. Donostiako ekitaldietan, besteak beste, Oarsoaldeko eta Bidasoko herritarrek parte hartuko dute. Horrez gain, HITZAk Twitter bidez Donostian gertatzen direnen berri emango du, OARSO BIDASOKO HITZAren kazetariek sortuko duten jarioaren bidez, baita #BiharErabakia traola erabiltzen dutenen bidez. Astelehenean, HITZAk Donostian bildutakoekin argazki eta bideo galeriak, nahiz informazioa emango du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.