Ikasturte bukaerako jai handia, bihar, Hondarribiko San Jose ikastetxean
Ikasturte bukaerako festa egingo dute bihar Hondarribiko San Jose ikastetxean. Denetik, denentzat egongo da egunean zehar.
- 10:00etan, jaialdiaren hasiera.
- 10:00-13:00, patata tortilla eta bizkotxo lehiaketetako egileek egindakoa eman behar dute.
- 10:30-13:00, eskolaren barruan, poney eta zaldi gainean ibiltzeko aukera.
- 10:30-11:30, judo erakustaldia eta dominen banaketa.
- 11:00-12:30, adinari egokitutako jokoak: ginkana, motor txikien lasterketa, kirol jokoak…
- 12:30-13:30, kometa txiben lehiaketa.
- 13:30-15:30, bazkaria.
- 15:30-17:30, makillaje tea margoketa tailerra txikienentzat.
- 15:45-17:00, adin ezberdinetako haurrentzat jolasak.
- 16:30-18:00, hegaztien erakusketa.
- 16:30ean, funky erakustaldia eta dominen banaketa.
- 17:00etan, apar festa.
- 18:00etam sarien banaketa: DBH4ko espediente onenari; VI. Besarkada Saria; Oporrak Familian marrazki lehiaketaren saria; Eskola Kiroleko parte hartzaileei domina banaketa; tortilla eta bizkotxo onenei sariak.
- 19:00etan, pizza eta lehiaketetako tortilla eta bizkotxoen dastaketa.
- Egunean zehar gaztelu puzgarriak egongo dira.


