Haziaren konfiskazioa dela eta, gaur, 19:30ean eta elkartetik abiatuta, manifestazioa egingo dute 'Sententzia politikorik ez! Hazia libre' leloarekin.
Haziaren kanpoaldean, atzo, batzarrean
Atzo Espainiako Auzitegi Gorenak 35/02 sumariaren gaineko erabakia eman zuen, besteak beste, Hazia elkartea konfiskatzeko agindua berretsiz, Euskal Herriko beste 106 lokalekin batera. Horren harira, gaur manifestazioa egingo dute Irunen, Haziatik abiatuta (Peña kalean dago, Moskun), 19:30ean.
Sententzia politikorik ez! Hazia libre! izango da mobilizazioaren leloa.
Bestalde, atzo, sententziaren berri izan eta berehala, herritarrak Haziaren inguruan biltzen hasi ziren informazioa jasotzeko nahiz balizko mobilizazioak antolatzeko. Arratsean, berriz, elkartearen kanpoaldean informazio batzarra egin zuten, irundarrei azalpenak emateko.