Gautxori hiri barruko gaueko autobus zerbitzuak gau osoan emango du zerbitzua gaurtik (ostirala) uztailaren 1era arte. Bidasoko Hitza.
Jaietan, 24 orduz erabil daitezke hiriko autobus publikoak
Jaiei begira, Gautxori Irun barruko autobusak zerbitzu bereziak erraztuko ditu, eta horiek gaur (ostirala, hilak 19) gauetik aurrera abian jarriko dituzte. Uztailaren 1era arte izango dira indarrean zerbitzu berezi horiek.
Gautxorik bi bide egingo ditu, bat Behobiarantz joango da, bestea Landetxa-Katearantz. Hala, Landetxa-Kateara joateko autobusak (Gipuzkoa etorbideko 6. zenbakiko geltokitik) orduro aterako dira, 23:·0etik 06:30era. Behobiarantz joatekoak, berriz, Gipuzkoa etorbideko 1. zenbakitik abiatuko dira, orduro ere, 23:00etatik 06:00ak arte.
Udaleko Mugikortasun zinegotzi Cristina Labordak beharrezkotzat eman du Gautxoriren zerbitzu berezia garraio publikoa sustatzen delako, “era mugikortasun zerbitzu eroso eta segurua delako”. Hortaz, jaietan, egunean 24 orduz izango da hirian garraio publikoa hartzeko aukera.
Aldi berean, udalak esan du zerbitzuaren gaineko informazio osoa hiriko autobus geltokietan kontsulta daitekeela.