Irungo Junkaleko elizako erretaulan led erako 40 argi berri jarri dituzte, Iberdrolak egindako lanari esker. Bidasoko Hitza.
Erakundeetako ordezkariak, atzean erretaula argitua dutela
Atzo (osteguna) inauguratu zuten Irungo Junkaleko elizako erretaularen argiteria berria. Iberdrola enpresa arduratu da lan horietaz, eta orotara erretaulari argia emateko 40 led erako proiektore berri jarri dituzte, 35 watt-ekoak denak. Argiak urruneko aginte gailuarekin kudea daitezke, eta horiek programatzeko aukera dago: denen artean, 1.452 watt-eko indarra dute.
Atzoko inaugurazioan gaiarekin elkarlanean aritu diren erakunde guztietako ordezkariak izan ziren, hala nola Irungo alkate Jose Antonio Santano, Hondarribia-Irungo eliz barrutiko artzipreste Juan Bautista Sarasola, era Gipuzkoan Iberdrolak duen ordezkari Carmen Pages. Denak ala denak gustura agertu ziren Junkaleko erretaulak duen itxura berrituarekin.