Ostegun eguerdira arte paradorreko terrazan edukiko dituzte bi kanpaiak, nahi duenak ikusi ditzan. Ondoren itzuliko dira kanpandorrera, besteekin batera.
Martxoan jaitsi zituzten, konpontzera eramateko
Martxoaren 3an parrokiko kanpandorretik
airean atera zituzten bi kanpaiak dagoeneko konpondu eta herrian ekarri dituzte. Palentzian konpondu dituzte, Arma Plaza Fundazioak abian duen
birgaitze programaren barruan.
Ostegun eguerdira arte Paradoreko terrazan edukiko dituzte berritutako bi kanpaiak, ikusi nahi duenak ikusi ditzan. Ondoren bere lekura itzuliko dituzte, kanpandorrera, gainontzeko kanpaiekin. Jaitsi zituztenean bezala, garabi erraldoi bat beharko dute kanpaiak kanpandorrera igotzeko.
Asteburutik aurrera, hortaz, Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Maria eliz parrokiko kanpai multzoa entzuteko aukera izango da berriro.