Irungo liburutegi zaharra husten hasiko dira, berriari arnasa ematen hasteko. Horregatik, ekainaren 22ra arte har daitezke maileguan liburuak. Bidasoko Hitza.
Liburutegi berriaren sarrera nagusia
San Juan plazako Carlos Blanco Aguinaga liburutegi berria hurbilago dago: ekainaren 22tik aurrera (astelehenetik aurrera) ezin izango dira liburuak maileguan hartu Ikust Alaia Udal Liburutegitik, hau da, liburutegi zaharretik. Berria zabaldu arte izango da etena.
Arrazoi horregatik, mailegurako azken aste honetan txartel bakoitzeko 8 liburu atera ahalko dira, ohiko 6ak beharrean. Gainera, itzultzeko epea urrira arte zabalduko da.
Udalak esan duenez, liburutegi arte lekualdaketa hastear da. Baina ziurtatu du hori bitartean liburutegi zerbitzua izango dutela irundarrek, horrela, uztaila eta abuztuan adibidez zabalik egongo dira, ikasketa gela eta Interneteko gelak nahiz hemeroteka barne, 08:00etatik 14:00etara.