Tomas Elgorriagaren aldeko argazkia egingo dute gaur, 20:00etan

Friburgon mobilizatzen ari dira hondarribiarraren askatasuna eskatzeko. Alemanez idatzitako pankarta zabalduko dute gaur San Pedro kalean eta argazkia Alemaniako elkartasun taldeei bidaliko diete.

Tomas Elgorriaga Friburgo

Elgorriagaren aldeko elkarretaratzea, Friburgon

Euskal preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzean zehar alemanez idatzitako pankarta bat zabalduko dute gaur, hizkuntza horretan Tomas Elgorriagarekin elkartasuna adieraziko duena. Mannheimeko (Alemania) presondegian gatibu dago hondarribiarra, eta Frantziara esraditatzeko arrisku handia dagoelakoan, hondarribiarraren askatasuna eskatzeko mobilizazioak egin dituzte Friburgon. Horregatik, argazkia egingo dute gaurko kontzentrazioaren bukaeran, Alemaniako elkartasun taldeei bidaltzeko. Elgorriagaren Hondarribiko lagunek eta Tomas Etxera taldeak dei berezia egin dute gaurko elkarretaratzean “argazki potente bat egin ahal izateko”. Ohi bezala, 20:00etan egingo dute preso eta iheslarien aldeko ekitaldia, San Pedro kalean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.