Hamazazpi zinegotzietatik hamar berriak izango dira. Guztira hamaika gizonez eta sei emakumez osatua egongo da 2019ra arteko Hondarribiko Udalbatza berria.
Larunbatean, hilak 13, egingo da Udalbatza berria eratzeko eta Txomin Sagarzazu alkate izendatzeko osoko bilkura. Legeak aginduta, egun horretarako deitu dituzte udalerri guztietako eratze plenoak, baina ordua herri bakoitzak zehazten du, eta Hondarribian 11:00etan egitea erabaki dute.
Ekitaldi irmoa izango da larunbatekoa, eta oso berezia askorentzat. Izan ere, pleno aretoko hamazazpi eserlekuetatik hamarretako jabeak aldatuko dira. Orotara, 11 gizon eta sei emakumek osatuko dute Hondarribiko korporazioa berria. Honakoak dira:
Hauek dira hondarribiarrek aukeratu dituzten hamazazpi zinegotziak
Txomin Sagarzazuk hautetsi bezala errepikatuko du, baina leku bat eskuinerago eseriko da, azken lau urtetan Aitor Kerejeta jarri den lekuan. Udal hauteskundeetan EAJk gehiengo osoa lortu zuenez, Sagarzazuk ez du arazorik izango lehen bozketan alkatearen makila jasotzeko.
Oposizioan ere aldaketa nabariak izango dira. Abotsanitz izango da talde nagusia, hiru zinegotzirekin, horietako bi eskarmenturik gabeak, baina udala ondo ezagutzen duen Juanito Ortizen laguntza izango dute. Antzerako egoeran egongo da Lore Erriondo EH Bilduko burua, ondoan Mikel Garmendia edukiko baitu larunbatean hasiko den agintealdian.
PSE-EEk eta PPk ordezkari banarekin ekingo diote lau urteko agintaldiari. Iosu Alvarez sozialistak eta Josemi Otxoteko popularrak badakite zer den bozemale bezala jardutea, baina haientzat ere ekitaldi hunkigarria izango da larunbatekoa.
Gai ordena
- Adin mahaia eratzea
- Egiaztagiriak frogatzea
- Zinegotzi akten jabetza hartzea
- Udalnbatzaren eratzea
- Alakatea aukeratzea
- Alkateak karguaren jabetza hartzea