Larunbatean eratuko dira Udalbatza berriak eta kargu hartze ekitaldian hiru ordezkari izango ditu Abotsanitzek: Ortzi Alonso, Juanito Ortiz eta Igor Enparan.
Ortzi Alonso, Abotsanitzeko alkategaia
Abotsanitz ezker abertzaleko taldeak herri batzarra egingo du gaur asteazkena Muara elkartean, “udal hauteskundeetako emaitzak baloratu eta datozen lau urteetako lan ildoak finkatzen jarraitzeko”. 19:30ean hasiko da batzarra eta boto emaleei deia luzatu diete: “Abotsanitzen boto emaleak animatzen ditugu asteazkeneko batzarrean parte hartzeko, denon artean egin behar dugulako aurrera, eta horretarako ezinbestekoa delako guztien iritzia”.
Larunbatean eratuko dira Udalbatza berriak eta kargu hartze ekitaldian hiru ordezkari izango ditu Abotsanitzek: Ortzi Alonso, Juanito Ortiz eta Igor Enparan. Hauteskunde gauean emandako ezustekoaren ondotik, oposizioko lehen taldea izango da, EH Bilduren aurretik.