Jara Tome laguntzeko festa egingo dute Irungo San Migel auzoan
Jara Tomek SHUA gaixotasun arraroa du. San Migel auzoko alarde tradizionaleko konpainiak festa eguna antolatu du larunbatean auzotarra laguntzeko.
- 09:00etan, Megas klubak motorren elkarretaratzea egingo du, Alberto Angera plazatik abiatuta. Irundik, Hondarribitik nahiz Donostiatik zehar ibiliko dira motorzaleak.
- 10:00etan, patata tortilla lehiaketa hasiko da, bakarka edo bikoteka parte har daiteke. Aurretik eman behar da izena 610 28 51 91 telefono zenbakira deituz.
- 17:00etan, San Migel konpainiaren entsegua hasiko da. Aurtengo kantinerari upela emango diote.
- 18:00etan, Bidasoako Erraldoiak taldearen emanaldia auzoan.
- 18:30ean, Santiagoko Deabruek antolatuta, familia puzzle erraldoia: talde bakoitzean gutxienez bi pertsona egon behar dira, lau gehienez. Baina derrigorrezkoa da partaideetako batek 14 urte baino gutxiago izatea. Aldez aurretik eman behar da izena 648 02 85 90 telefono zenbakira deituz.
- 19:00etan, haurrentzako marrazketa lehiaketa.
- Egun osoan zehar, haurrentzako jarduerak: animazioa, aurpegiko makillaje eta pintura tailerrak. Gainera, konpainiaren tabernan irekita egongo da egunean zehar, eta besteak beste, Alberto DJk girotuko du eguna.