Gaurtik abonatuek eman dezakete izena eta bihartik, ez direnek. Iazko jarduera arrakastatsuenak mantendu dituzte, hala nola, padel, pilates edo cycling ikastaroak.
Cycling ikastaroak arrakasta izan zuen iaz
Gaur hasi da Hondarribiko
Hondartza kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko epea. Abonatuek eman dezakete izena gaurtik, eta bihartik abonatu ez direnek. Udalak azaldu duenez, “asmoa ekintzak herritar eta erabiltzaileen behar eta lehentasunetara egokitzea” izan da, eta horregatik iaz arrakasta izan zutenak mantendu dituzte: “Cycling ikastaroak aurreko urteetan oso harrera ona izan duenez, aurten ere emango da, goizeko 8:15ean; besteak beste, tonifikazio ikastaroa eskainiko da, 10:00etan, eta gazte cycling-a 10:15ean”.
Ikusi jarduera guztiak
Berrikuntzen artean artean, cardiofit ikastaroa antolatu dute lehen aldiz, lan aerobikoa, indarra, erresistentzia eta tonifikazioa uztartzen dituena; astearte eta ostegunetan emango dute, 19:30etik 21:00etara.
Helduei zuzendutako jarduerak hilabete osokoak dira, uztailan lehena eta abuztuan bigarrena. Aldiz, gazteei zuzendutakoak hamabostaldikoak, cycling-a eta aerojazz-a izan ezik, hilabete osokoak baitira bi horiek.