Bidashop Bras Band Festival egingo dute larunbatean eta igandean Irunen. Jaialdia hiria girotzeko nahiz herritarrek Irungo dendetan erosteko prestatu dute.
Brass Band taldeen ezaugarrietakoa umorea izan ohi da
Larunbatean, sei talde eta txaranga aldi berean Irundik zehar jotzen, zertarako eta kaleak nahiz komertzioa girotzeko. Hau da, irundarrek eta bisitariek erosketak era atseginean egiteko moduan, musika onarekin, eta umorez. Hori da Bidashop Brass Band Festival: sei big band edo txarangaren arteko lehiaketa, kalean. Jaialdiaren lehen ekitaldia da, eta antolatzaileek, Jon Gallardo Bidashop-en presindenteak esanda, erreferente bihurtu nahi dute.
Atzo (astelehena) eman zuten jaialdiaren berri. Espainiako Estatuko, Frantziako Estatuko eta Euskal Herriko sei bandak parte hartuko dute lehian.
Goizean Behobiatik aterako dira kaleko musikari horiek, elkarrekin, giroa hainbat auzotan zehar banatzeko. Arratsaldean, maratoia egingo dute: txaranga edo brass band bana Behobiatik, Pio XIItik, Urdanibiatik, San Migeldik, erdialdetik eta Santiagotik abiatuko da, eta beste txarangak abiatu diren puntuetara joan beharko du musikari talde bakoitzak. Hau da, ateratzen den tokia edozein dela ere, beste bost auzotara jo beharko dute musika taldeek.
Igandean, Zabaltza plazan 11:00etan hasiko den ekitaldian, epaimahaiko kideek esango dute zein banda izan diren onenak. Irabazleak 1.500 euro jaso ditu, bigarrenak 1.250, hirugarrenak 1.000 eta laugarrenak 750. Honakoak dira parte hartuko duten txarangak:
- Peña Poteo (Irun)
- Irungo Atsegiña (Irun)
- Los Majaretas (Sevilla)
- El Puntillo Canalla (Segovia)
- Melomania (Valentzia)
- Les Chiures de Mouche (Poitiers)