Zozketaren aurretik erosteko aukera izango da, bi euroan zenbaki bakoitza. Xalbardinek eta Aldatsak antolatu dute kakusai zozketa.
Duela bi urte Aldatsak eskualdeko lehen kakusai zozketa antolatu zuen Irunen
Aldatsa eta Xalbardin, Hondarribiko Botikako Agroaldean baratza ekologikoak lantzen dituzten hiru ekoizleetatik bik,
Kakusai zozketa egingo dute etzi Ballestenea baserri parean, 12:00etan. Zozketarako 1.500 errifa argitaratu dituzte eta oso ondo saldu dira, baina zozketaren aurretik erosteko aukera izango da, bi euroan zenbaki bakoitza.
Zozketa bertatik jarraitzeko aukera dago, eta ekitaldia bera ondo pasatzeko nahikoa bada ere, trikitilariak, bertsolariak, eta abar izango dira, giroa gehiago alaitzeko.