Larunbatean izango da, doan eta edozeinentzat irekia. 10:00etan abiatuko dira kai berritik, farolaren malda hasten den lekutik.
Higer farola, Hondaeren kartelean
Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak (Hondae) Higer farolaren ingurua ezagutzeko bisita gidatua egingo du larunbat goizean, hilaren 6an. Bi orduko bisita izango da, doan, eta elkarteko kide diren Mertxe Urteagak, Pia Alkainek eta Santi Noainek emango dituzte azalpenak.
10:00etan abiatuko dira kai berritik, farolaren malda hasten den lekutik. Ondoren Talaia bidetik desbideratuko dira, Farolaxar inguruko ondarea bisitatzeko. Noski, Higerreko itsasargiaren historia ezagutzeko aukera izango da, besteak beste.