100 boluntario goseti behar dituzte iganderako
Espainiako TVE telebista kateak gastronomiari buruzko programa bat errodatuko du Hondarribian. Igandean 100 boluntario behar dituzte 12:00etatik 14:00etara, prestatu behar dituzten platerak dastatzeko. Benta inguruan agertzea, besterik ez da egin behar.
Espainiako TVE telebista kateak gastronomiari buruzko programa bat errodatuko du igandean eta astelehenean Hondarribian, Benta inguruan. TVE-k ez du esan zein den programaren izena, baina bai boluntarioak behar dituela. Orotara, 100 pertsona behar dituzte igandean 12:00etatik 14:00etara, telebista saiorako prestatu behar dituzten platerak dastatzeko.
Gazte, heldu, gizon, emakume, askotariko jendea nahi dute, gosetuta bada hobe. Eguerdian Benta inguruan agertzea, besterik ez da egin behar. Aparkalekuaren goiko aldean egingo dute errodajea.