Irristatze kirolak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da Hondarribiko Bikingo Eguneko bosgarren ekitaldian. SUP eta scoot txapelketak, crossfit erakustaldiak, Aitor Frantzesenaren liburu aurkezpena... Aurten ere egitarau zabala prestatu du HS2 eskolak.
SUP taulen gainean igotzeko aukera izango da, lehiatzeko edo dibertitzeko
V. Bikingo Eguna egingo dute asteburuan Hondarribian, Hondarribiko Sup Eskolak (HS2) antolatua. Egiten hasi zirenetik asko handitu da, eta horregatik, Bikingo Eguna izendapenari eutsi dion arren, ostiraletik igandera bitarte egingo dute, hainbat lekuetan. Hala, lehorrean nahiz uretan, irristatze kirolak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango da Hondarribiko Bikingo Eguneko bosgarren ekitaldian.
Iñaki Navascues HS2ko zuzendariak azaldu duenez, “Bikingo Eguna kirol eta kultur ekitaldi bat da, jende askok parte hartzen duena, bai partehartzaile, ikuste eta antolatzaileen aldetik”.
Aurtengo berrikuntzen artean, Bidasoko bi aldeetako crossfit eskolen erakustaldia egongo da aurten, baita
Aitor Frantzesena Gallo surf entrenatzailearen Querer es poder liburuaren aurkezpena. Egitaraua ezagutzeko, bisitatu
www.hs2.es webgunea.