Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, norberaren alde
60 urtetik gorakoak paseatzeko elkartuko dira ostiralero Hondarribian, bihartik hasita. Udalak, Jaurlaritzak, Osakidetzak eta Nagusilanek Ttipi-ttapa programa prestatu dute, 3, 4 eta 5 kilometroko hiru ibilbide.
3, 4 eta 5 kilometrokoak
Hiru ibilbide prestatu dituzte Hondarribian ostiralero egiteko, luzera eta zailtasunari begira, desberdinak. Horrela, ez diote inori mugarik jarri nahi: “ahalegin handirik gabe eta zure herrian paseoan ibiliz, osasunari mesede handia egin diezaiokezu”, esan dute. Hala, ibilbide laburrenak hiru kilometro ditu eta laua da; Portua zeharkatzen du, harresia inguratu eta ibai ondotik egiten du azken zatia. Lau kilometrokoa ere laua da, baina espigoiraino iristen da. Bost kilometro ditu luzeenak eta Alde Zaharrean irtenaldi txiki bat egiten du Jabier Ugartetik Fraxkueneko Murrura. Zati handiena, baina, ibai ondotik egiten du, Butroitik itsas aldera, eta Bidasoa pasealekuan.- 3 km-koa. Benta, Butroi pasealekua, Beleztarren Markes kalea, San Pedro, Harresilanda, Minasoroeta kalea, Molla ibilbidea, Bidasoa pasealekua, eta Benta.
- 4 km-koa. Benta, Butroi pasealekua, Mariñelen itsasbidea, Minatera ibilbidea, Europa ibilbidea, Espigoia, Europa ibilbidea, Minatera ibilbidea, Foru kalea, Butroi pasealekua, Benta.
- 5 km-koa. Benta, Butroi pasealekua, Mariñelen itsasbidea, Minatera ibilbidea, Ramon Iribarren pasealekua, Foru kalea, Butroi pasealekua, Beleztarren Markes kalea, San Pedro, Jabier Ugarte, Fraxkueneko Murrua, Molla ibilbidea, Bidasoa pasealekua, Bernat Etxepare, Benta.