Bonberenea txarangak Kultur Etxea okupatuko du ostiralean
Bihar ez da gaur aurkeztera dator Bonberenea txaranga Hondarribira. Zazpi kanta propio eta DUTen moldaketa bat jasotzen du diskoak. Estilo berriak jorratu dituzte, "txaranga bat ulertzeko era berri bat".
Tolosako Bonberenea gaztetxetik sortutako txarangak Hondarribiko Kultur Etxean joko du ostiralean, Bihar ez da gaur diskoa aurkezteko. 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 3 euro balio ditu. Kontzertu berezia izango da, izan ere, zortzi abesti grabatu dituzte disko berrirako, zazpi konposizio propioak, eta beste bat DUT taldearen moldaketa bat.
Tolosarrek azaldu dutenez, txarangaren garapena jaso dute Bihar ez da gaur diskoan. “Garapena da talde honen ezaugarri nabarmenenetako bat, eta garapenak biharkoa gaurkotzea eskatzen du askotan, nahiz eta erotzat hartua izatearen arriskua dagoen. Pena eta lotsa, ausartaren kondena”. Sortu zenetik txaranga ausarta izan da Bonberenea, baina labetik atera berri den diskoan harago joan dira.
Egituraz beste edozein txarangaren tankerakoa bada ere, etxe okupatu baten fruitua da Bonberenea, eta horrek isla du bere izaeran, eta diskoan ere izan du. “Txaranga bat ulertzeko era berri baten aurrean gaude”, onartzen dute beraiek. Eta ostiralean aurkeztuko duten lana horren adibide da: “Ez kalejirarik, ez fandangorik, ez habanerarik… Itsaso berrietan igerian, estilo berrien beldurrik gabe”, asmo horrekin okupatuko dute Tolosaldekoek Hondarribiko Kultur Etxea ostiralean.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.