Irunen prestatutako oihalak ehuntzeko Joste Eguna ekitaldia egingo dute San Juan plazan, 10:30etik 14:00etara. Musika, jokoak, eta abar prestatuko dituzte, eta herri bazkaria egingo dute EKTn. Anoetarako sarrerak erosteko aukera izango da.
Erabakitze eskubidearen alde ekainaren 21erako
Gure Esku Dago-k Anoetako estadioan antolatuko duen Jostunak ekitaldiari begira motorrak berotze aldera, larunbata Joste Eguna izango da Irunen. 10:30etik 14:00etara, hirian prestatu dituzten oihalak ehuntzen ariko dira San Juan plazan.
Dantzariak, trikitilariak, txalapartariak, xake jokoak… ez da girorik faltako. Bazkaria ere egingo dute, 14:30ean EKTn.
Anoetarako txartelak salgai
Irungo Gure Esku Dago dagoeneko saltzen hasi da ekainaren 21eko arratsaldean Anoetako estadioan egingo den ekitaldirako sarrerak. Larunbatean Joste Egunean erosteko aukera izango da, bestela, asteazkenetan Erletxean (Kale Nagusia, 5), 19:30etik 21:00etara.
Nagusiek 10 euro ordaindu behar dute, eta 14 urtetik beherakoek 5 euro.