Unai Emery futbol entrenatzaile hondarribiarrak Europa League irabazi du Sevilla taldearekin, bigarrenez jarraian. Asteazkenean jokatu zuten finala Varsovian (Polonia), Ukrainako Dnipro taldearen kontra, eta 2-3 nagusitu ziren Emeryrenak.
Larunbatean San Pedro kalean egingo duten Jostun Egunari begira, Hondarribiko Gure Esku Dago prestaketa lanetan aritu da gaur Amute-Kosta Auzo Elkartean.
Irunen prestatutako oihalak ehuntzeko Joste Eguna ekitaldia egingo dute San Juan plazan, 10:30etik 14:00etara. Musika, jokoak, eta abar prestatuko dituzte, eta herri bazkaria egingo dute EKTn. Anoetarako sarrerak erosteko aukera izango da.
Hondarribiko Gure Esku Dagok hautetsontsi erraldoi bat eraikiko du San Pedro kalean, Anoetan hilabete barru egingo den ekitaldia prestatzeko.