Andoni Luis Adurizen 'Cocinar para vivir' liburua aurkeztuko dute ostegunean Kultur Etxean
Minbizia prebenitzeko aholkuak jaso dituzte Adurizek eta Fombellidak
Osasuntsu egoteko, inoiz baino gehiago zaintzen dugu jaten duguna. Horregatik,
Andoni Luis Aduriz sukaldari errenteriarrak eta Fernando Fombellida estomatologoak minbizia prebenitzeko ohiturak aztertu dituzte, eta
Cocinar para vivir (
Bizitzeko sukaldatu) liburua atera berri dute labetik. Oraindik kea dariola, Hondarribian aurkeztuko dute ostegunean, hilak 28, Kultur Etxean, 19:00etan. Sarrera doan izango da.
Bi egilek onartu dutenez “mirarizko jakiak ez dira existitzen”, baina sukaldean zenbait ohitura osasuntsu hartuz gero minbizia edukitzeko aukerak asko murriztu daitezkeela sinetsita daude. Hala, horiek aztertu eta
Cocinar para vivir liburua kaleratu dute Destino argitaletxearekin.
Argazki ederrik gabeko liburua da, baina gomendioz beteta. Zer jan eta nola prestatu osasuntsuago bizitzeko, hori liburuak jasotzen duena, eta hori ostegunean Kultur Etxean azalduko dutena.