Udalerako hauteskundeetan 9.405 boto, eta aldundikoetan 7.245, ia 2.200 gutxiago. Horiek PSE-EEk udal nahiz batzar nagusietarako hauteskundeetan lortutako emaitzak. 'Santano efektua', nabarmen
Santano, kanpainako agerraldian
Jose Antonio Santanok Irunen duen tiradizoaren berri emateko, hirian izan diren udal hauteskundeen emaitzak eta batzar nagusietakoenak ikustea besterik ez dago: alkate izateko 9.405 bozka jaso zituen Santanok, eta aldundirako PSE-EEren hautagaitzak, Irunen 7.245 boto jaso zituen. Ia 2.200 botoko aldea, beraz.
Udalerako eta batzar nagusietarako datuen alderaketan, beste datu deigarri bat, EAJrena: udal hauteskundeetarako 5.133 boto lortu zituen Xabier Iridoyren hautagaitzak, eta EAJren batzar nagusietakoak, berriz, 6.414, ia 1.300 boto gehiago beraz.
Hortaz, Irunen, batzar nagusietarako botoen %26,2 lortu zuen PSE-EEk, eta %23,2 EAJk. Udalekoetan, portzentaian, 15 puntuko aldea eta 4.300 botoren aldea izan da bi alderdien artean.
Gainontzeko alderdien artean udal/batzar nagusiak bozketan aldeak egon dira, baina ez nabarmenak.