Biztanleen erdiak bozkatu du Hondarribian, 8.259 herritarrek
Orotara, 8.259 herritar hurbildu ziren atzo hauteslekuetara bozkatzera, duela lau urte baino 438 gehiago. Abstentzioa %37,55ekoa izan da, puntu eta erdi baxuagoa.
2011 urteko udal hauteskundeeetan baino 438 boto gehiago izan dira Hondarribian aurtengo bozetan. Batetik, errolda handiagoa izan da —12.812koa duela lau urte, eta 13.224koa aurten—, eta bestetik, parte hartzea puntu eta erdi hazi da —%61,04tik %62,45era—. Abstentzioa, hortaz, %37,55ekoa izan da. Orotara, 8.259 herritar hurbildu ziren atzo hauteslekuetara bozkatzera. Horietatik 7.444k aurkezten ziren zerrendetako bat bozkatu zuten (%95,18), 246 boto zuri izan ziren (%3,15) eta 131 baliogabetuak izan ziren (%1,67) Zuri eta baliogabetuen kopurua ez da gehiegi aldatu hauteskunde batetik bestera.