2011n %33,02, eta aurten %34.86. Ia bi puntutan hazi da parte hartzea, 14:30ean jasotako datuen arabera, Irunen. Horrez gain, egun oso lasaia izaten ari da udal hauteskundeena.

Herritar bat, botoa ematen Bidasoa Lanbide Heziketa zentroan
2011ko parte hartze datuekin alderatuta, ia bi puntutan hazi da Irungo udal hauteskundeen parte hartzea aurtengoetan. Duela lau urte, 14:30ean, %33,02koa izan zen parte hartzea, eta aurten, %24,86koa (%1,84 hazi da). Ondorioz, alderdi politiko guztiek eskatu zutena betetzen ari dira herritarrak: botoa ematera joatea.
Bestelakoan, giroa oro har lasaia izan da egunean zehar Irunen. Hasieran kosta egin zaio jendeari hauteslekuetara hurbiltzea, eta HITZA izan den hiru eskoletako bitan, Kateako Elatzeta ikastetxekoan nahiz erdialdeko Bidasoa Lanbide Heziketako zentroan, 11:00 eta 11:30 artean ze zegoen mugimendu handiegirik. Egon dira uneak ez zegoela inor ere.
Eguzkitza ikastetxeko bozkalekuan, ordea, bai. Izan ere, bertara Alde Zaharreko nahiz Larreaundi eta inguruetako biztanleek bertan eman behar zituzten botoak, eta herritar kopuru handia bizi denez inguru horretan, bazegoen mugimendua. Gainera, inguruetako adinekoen etxeetako nahiz zentroetako kideek eguerdi aldera egin dute bertara agerraldia, Gurutze Gorriko boluntarioen laguntzarekin, baita lekaimeenarekin ere.
20:00etan itxiko dituzte hauteslekuak. Orduan hasiko da benetako zifren dantza.