Hau da asteburua. Futbol elkarteko nagusien bi taldeek jaitsiera izango dute jokoan, Ohorezko Mailakoak larunbatean eta Preferentekoak igandean. Eta saskibaloian, txikienen taldeak txapelketako finala jokatuko du Arrasaten, Easo Menditxuren kontra.
Denboraldia amaitzen ari da Hondarribiko kirol talde gehienentzat. Futbol elkarteko nagusien bi taldeek jaitsiera izango dute jokoan asteburuan, biek etxean.
Ohorezko Mailakoak larunbatean jokatuko du Usurbilen kontra.
Preferentekoak igandean, Ilintxarekin.
Eta saskibaloian, Hondarribia Ikasbasket-eko txikienen taldeak, Torrealday Hondarribiak, finala jokatuko du Arrasaten. Finalerdian Easo Urgull kanporatu eta gero, Easo klubeko beste aurkari bat izango du Arrasateko finalean, Easo Menditxu taldea. Sekulako denboraldia egiten ari dira neskak eta finala jokatu ahal izatea, merezitako sari potoloa da.
Futbola
Erregional Ohorezko Maila
- Hondarribia-Usurbil (la. 17:30)
Erregional Preferentea. Jaitsiera kanporaketa
- Hondarribia-Ilintxa (ig, 17:00)
Emakume Kadeteen Lehen Maila. Igoera fasea
- Hondarribia-Antigua Luberri (ig. 11:00)
Haur Txikien Maila. Txapelketako fasea.
- Tolosa-Hondarribia (la. 12:30)
Emakume Haurren Maila. Kopa. Azken fasea
- Touring-Hondarribia (la. 13:00)
Eskubaloia
Gazteen Maila. Gipuzkoako Trofeoa
- Hondarribia Eskubaloiak atseden du

Easo Menditxu, Ikasbasketen aurkaria finalean
Saskibaloia
Mini emakumeak. Txapelketarako fasea. Finala
- Easo Menditxu-Torrealday Hondarribia (ig. 18:00)