Bost dira Hondarribian datozen lau urteetan Aitor Kerejeta alkateak libre utziko duen aulkian eseri nahi duten hautagaiak. Txomin Sagarzazuk, Iosu Alvarezek eta Joxemi Otxotekok eskarmentua dute udalean, Erriondo eta Alonso lehen aldiz aurkezten dira.

Hiru hautagai nagusiei elkarrizketa egin die HITZAk
Txomin Sagarzazu (EAJ), Lore Erriondo (EH Bildu), Iosu Alvarez (PSE-EE), Joxemi Otxoteko (PP) eta Ortzi Alonso (Abotsanitz). Bost dira Hondarribian datozen lau urteetan Aitor Kerejeta alkateak libre utziko duen aulkian eseri nahi dutenak.
Sagarzazuk, Alvarezek eta Otxotekok eskarmentua dute udalean, Erriondo eta Alonso lehen aldiz aurkezten dira. Batzuk gehiago, besteak gutxiago, azken asteetan aritu izan dira boto eske herriko kale, postontzi eta komunikabideetan.
Hondarribiko HITZAk kanpaina horren berri eman du, eta hiru hautagai nagusiei galdeketak egin dizkie:
Txomin Sagarzazuri,
Lore Erriondori eta
Ortzi Alonsori.