Lanean, kulturan, etxebizitzan eta bestelako arloetan proposamenak egin ditu koalizioak.

Irabazi Iruneko kideak, ikastetxe baten atarian
Irabazi Irunek hiriko gazteriaren aldeko neurriak proposatu ditu. Lan arloan, jakitun dira koaliziokoak Irun dela gazteen artean langabezia gehientsuen duen herria, hortaz, enpresa txikiak, eta ekologiaren arlokoak bultzatzea dute asmo, “beti ere sortuko luketen aberastasuna Bidasoan islatzen bada”. Gazte ekintzaileeen lana balioan jarri behar dela uste du Irabazik.
Gazteentzako etxebizitza publikoak ere nahi dituzte Irabazi Irunen, alokairuzkoak eta gizarte ikuspegitik esleituko liratekeenak gehienbat. Etxebizitza hutsen gaia jorratzekotan agertu da.
Kulturan, “aisia alternatiboko” guneetan sinesten du alderdiak, eta gazteei zuzendutako kultur egitasmoak areagotu behar direla uste du, kultur diziplina edozein izanda ere, eta gainera, hiriko sortzaileei erraztasunak emanaz. Horren harira, hiriak kultur azpiegitura gehiago behar dituela uste du Irabazik, balioanitzak, formatu handi nahiz txikiko kultur ekintzetarako.