Herri Kanta Jaialdiak 26 urte egingo ditu igandean

Igande goizean egingo da Hondarribiko XXVI. Herri Kanta Jaialdia, herriko koruentzat eta euskal abesti tradizionalen zaleentzat egun esperatua. Eguraldi onarekin, Gipuzkoa Plazan, eta eguraldi txarrarekin, Itsas Etxean.

Herri kanta

9 koru izango dira aurtengo Herri Kanta Jaialdian

Eguraldi onarekin, Gipuzkoa Plazan, eta eguraldi txarrarekin, Itsas Etxean. Igande goizean egingo da Hondarribiko Herri Kanta Jaialdia, herriko koruentzat eta euskal abesti tradizionalen zaleentzat egun esperatua. 11:30ean hasiko dira abesten. Iaz zenbaki biribila izan zuen jaialdiak, 25. urteurrena ospatu baitzuten. Aurten, beraz, XVI.a izango da, kontuan izateko esfortzua, kantu zaleak pozik eta antolatzailen eta parte hartzen aritzen direnak harro egoteko modukoa. Bederatzi koruk hartuko dute parte aurtengo herri kanta jaialdian. Amuitz izango da oholtzara igotzen lehena eta ondoren igoko dira Kardiñeruak, Zumardikoak, Goxoki, Surbesta, Kasino Zaharra, Klink, Olagarro eta Xarmanta. Bakoitzak bina abesti kantatuko ditu, eta jaialdiaren bukaeran denek batera beste bi, Azken Portuan (letra, behean) eta Agur Jaunak. Bakoitzak abestuko dituenak, eta bestelako informazioa, Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak argitaratu duen liburuxkan aurki daiteke.

Azken portuan

Hondarribiko azken portuan Arrantza_ekasti txar batian Penak ito nahirik elkar hartu zuten Hasitzia kinan jokatzen

Martziana, Anttoni, Joxepa ta Adriana Malixa, Xerapi, Katixa ta Xuxana Prudentzi hasi yari kinan kantatzen Miñon begirazan pittika non ttuen

La niña bonita, las dos monjitas gotti ta behetti ta_abuelua aritu ez tuenak inpromatzia

Aizan hi generosa gezurti matrakosa Harriya dun jarria kantatu gabe lumerua Nik ez diñat kulpikan mahaia dun kojua turrunballaka faten ttun kañikak bezala

Hondarribiko azken portuan… Txerafina gaizua lau sosen barbantzuak, Sei sosen kafia eta beste maxin hura Orratz komai Dios beteko dut esana Itsasuan ikusi bai dute atunan bustana

Hondarribiko azken portuan…

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.