Hondarribiko EH Bildu kalera irtengo da asteburuan, hauteskunde kanpaina egitera. Gaur eguerdian Guadalupen izan dira eskuorriak banatzen baserritarrei.
Asteazkenean mitina egin zuten Portuan
Hondarribiko EH Bildu kalera irtengo da asteburuan, hauteskunde kanpaina egiteko. Gaur eguerdian Guadalupen izan dira esku orriak banatzen eta baserritarrei euren programa azaltzen.
Eta bihar, larunbata, San Pedro kalean dute hitzordua: “12.00etatik 14.00etara eskuorri banaketa alaitsua egingo dugu San Pedro kalean. Pintxo, sagardo eta musikarekin, giro alaia ziurtatu eta jai txiki bat egingo dugu”.
Iganderako koalizioak Gipuzkoako ekitaldi nagusia antolatu du, 12:30ean, Donostiako Zuloaga plazan. Bertara joateko deia luzatu du Hondarribiko EH Bilduk.