Merkataritza tradizionala, eta betiko merkatarien formazioa garai berrietara egokitzeko, hautesleen taldearen proposamenen artean
Si Se Puede Iruneko kideak, atzo, Ficoban.
Hiritarrek garatutako merkataritza propioa izatea garrantzitsua da Si Se Puede Irun taldearentzat. Hauteskunde kanpainaren barruan, hori bultzatzeko proposamenak helarazi dizkie hiritarrei, esanaz, tokiko merkataritza suspertzea haien “apustu argia” dela.
Hori egiteko hainbat proposamen dituzte: batetik, Bidasoko produktuen kalitatezko zigilua sortzea proposatu du Podemosek hauteskundeetarako aurkeztu duen taldeak. Bestetik, “merkataritza historikoa” kontserbatzera bideratutako politika publikoak proposatu ditu, horretarako diru partidak zehaztuz, “hiriaren balio” delako merkataritza.
Baina hiriko merkataritzari balioa emateko, laguntza publikoaz gain, prestakuntzan jarri dute oinarria hautesle taldeko kideek, teknologia berrien gaineko ezagutzari, hain zuzen. Gainera, merkatarien arteko elkarlana ere nahi dute Si Se Puedeko kideek, “unitate ekonomikoen bitartez merkatarien artean elkarteak sortzeko formula berriak bilatuz”.
Ficoban bilkura
Bestalde, aste honetan Ficobako kudeatzailearekin bilkura izan dute Si Se Puede Iruneko kideek. Bertan erakustazokako arduradunei hautesleen taldeko kideek esan zioten Ficoba herritarrengandik hurbilago izatea nahi dutela, “bere instalazioak bai hiritarrei bai enpresei eta denda lokalei irekiz”.