Hilaren 17ra arte eman dezakete herritarrek botoa, onena zein iruditzen zaien erabakitzeiko
Herritar bat, botoa Amaian ematen
Lehen fasean zeuden 30etik gora kartelen artean bozketa egin ondoren, jada zortzi dira
San Martzial eta San Pedro jaietako kartel lehiaketaren azken fasean, finalean sartu direnak. Gaur hasiko da zortzi horiei botoa emateko bidea, bi modura: Amaia KZn jarrita dagoen erakusketan bertan, eta
udaleko webgunearen bidez. Hilaren 17ra arte zabaldu da azken fase hau.
Zortzi kartel horiek Amaia KZn daude ikusteko, baita udalaren webgunean ere. Behin 17ra arteko epea bukatuta jakinaraziko dute nork irabazi duen lehiaketa.