Espainiako sozialisten buruak esan du hiriko trenbide eremua berrantolatzeko egitasmoa irundarrentzat baliagarri izango dela
Alderdi sozialistako buruzagiak, hainbat herritarrekin.
Jose Antonio Santanok laguntza izan du gau hauteskunde kanpainan. Besteak beste, Idoia Mendia sozialisten EAEko burua, Denis Itxaso ahaldun nagusi izateko hautagaia, eta Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia izan ditu alboan gaur, gai zehatz bati buruz hitz egiteko: Irungo trenbide espazioa.
Sanchezek esan duenez, Irungo trenbide eremua berrantolatzea eta Irunentzat espazioak berreskuratzea PSOEren apustuen barruan dago, “eta horrela egin genuen 2011n, orduan sozialistak Espainiako Gobernuaren agintean ginenean. Espazio hori berrantolatzeak irundarri aukera berriak ekarriko dizkie. Trenbide espazioaren zauria itxi egin behar da”. 2011ko akordioa Patxi Lopez lehendakari zela, eta Jose Blanco Espainiako Sustapen ministro zela egin zela oroitarazi du Sanchezek.
Bestalde, Santano goraipatzeko baliatu du Espainiako sozialisten buruak hedabideen aurrean izan den unea: “Alkate ezin hobea da. Urtean 365 egunetan eta egunean 24 ordutan herritarren eskura dago, hurbila da, eta hiriarekiko konpromisoa du”.
Adierazpenak egin ondoren, Irundik zehar bira eman dute sozialistek.