Oinatz Mitxelenaren agerraldia, gaur, kultura hizpide
Kultura guztiak integratuko duen Irun nahi du EH Bilduk, “aniztasun kulturalean oinarritutako Euskal Herri eta beraz Irun bat eraiki bahi baitugu”. Bertako kultura propioa indartzea bai, baina besteez aberastea garrantzitsutzat jo du koalizioak, eta bide horretan bertako norbanako, eragile eta erakunde kulturalen arteko elkarlanean jardun behar dela adierazi du, “sareak osatuz”.
Kulturaren gaiarekin hauteskunde agerraldia egin du gaur Irungo EH Bilduk. Oinatz Mitxelena zerrendaburuak, kultur asmoez gain, gune zein ekipamendu kulturalez hitz egin du, esanaz ekipamendu horiek nahiz kalea “kultura formala zein informala, eta tradizonala nahiz urbanoa” biltzeko balio behar dutela. Horrela, hainbat proposamen zehatz jakinarazi ditu. Honakoak:
- Elkarte eta eragilez osatutako jai batzorde bat sortzea.
- Inguruko herriekin elkarlana bultzatzea.
- Museo etnografikoa sortzea.
- Elkarte eta eragileek beren kultur jarduerak aurrera eramateko azpiegitura eta ekipamenduak eskaintzea.
- Udalak erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatzea, herrian zehar ekintzak burutu ahal izateko eta elkarte guztientzako izango dena.
- Kulturan aniztasun funtzionala daukaten pertsonen integrazioa gauzatu.